XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

PASAIAKO UDALA

Trintxerpeko udal azokako postuak esleitzeko baldintza orria

PASAIAKO UDALA

Iragarkia

Udal Korporazioak 1998ko otsailaren 23an izandako Udal Osoko Bilkuran honako erabaki hau hartu zuen: Trintxerpeko Azokako postuen Enkantea

Ikusirik Trintxerpeko Udal Azokako lanpostu betegabeen enkanterako hasitako espedientea eta joan den 1997ko abenduaren 18ko Obra eta Zerbitzuen Udal Batzorde Informatzailearen irizpena, Udal Bilkurak erabaki du

1. Trintxerpeko Udal Azokako postu betegabeak esleitzeko enkantea eraendu behar duten baldintzen plegua onartzea eta berau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 8 eguneko epez jendaurrean jartzea, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aipatutako epea amaitu ondoren, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aipatutako plegua behin-behineko onartu da.

2. Alkate-Lehendakariari ahalmena ematea betegabeko postuen enkante publikorako deialdia egin dezan eta erabaki hau exekutatzeko beharrezko diren tramite guztiak burutu eta ahalik eta zabalkunderik handiena emateko.

Pasaia, 1998ko otsailak 23.- Alkateak.

ERASKINA

Hiribildu honetako udal azokako postu betegabeen esleipen-enkantea eraenduko duten baldintzen plegua.

Lehena: Udal Osoko Bilkurak 1993ko apirilaren 14an onartutako Merkatuei buruzko Udal Erregelamenduko artikuluekin bat, Trintxerpeko Udal Azokako honako postu betegabe hauen aldi baterako emakidarako enkante publikorako deialdia egin da . m2 prezioa: 25.895 pta.

Behe-Oina 1 Harategia 18,90 489.415

Behe-Oina 2 Harategia 18,90 489.415

Behe-Oina 4 Oilategia 15,05 389.720

Behe-Oina 5 Urdaitegia 15,05 389.720

Behe-Oina 9 Okindeg.-Esnetegia 15,90 411.730

Behe-Oina 11 Ardo eta likoreak 15,19 393.345

Behe-Oina 12 Lore eta Landareak 8,64 223.733

Lehen Oina 3 Animalien jana 13,50 349.582

Lehen Oina 4 Janaridenda 13,50 349.582

Lehen Oina 5 Fr. idorra-goxokiak 15,35 397.488

Lehen Oina 6 Fruta eta barazkiak 15,05 389.720

Lehen Oina 7 Fruta eta barazkiak 15,05 389.720

Lehen Oina 9 Arraindegia 15,05 389.720

Lehen Oina 12 Izoztuak 14,40 372.888

Bigarrena: Postua erabiltzeko emakida-epea 20 urtekoa izango da edo lehenago, merkatuaren klausura ofizialki deklaratuko balitz, edota emakida automatikoki iraungitzat emango balitz eta Udalari itzuliko zaizkio postuak, emakidadunentzako inolako kalte-ordainik gabe.

Hirugarrena: Enkantean parte hartu ahal izateko, lizitatzaileek lizitazio-prezioaren %2 gordailuan sartuko dute Udaletxean, behin-behineko garantiarekin, eta proposamenarekin batera justifikazioa aurkeztuko dute.

Laugarrena: Enkantea egin ondoren, postu bat emateko proposatutako lizitatzaileak jakinarazpena jasotzen duen egunaren biharamunetik hasita hamabost (15) eguneko epean ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu:

a) Ahalmen juridiko osoaren zinpeko aitorpena.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo xerokopia edo Sozietatearen eskriturarena, Udaleko Idazkariak eginbidetua.

c) Dagokion Lizentzia Fiskaleko alta edo hau eskatu izanaren ziurtagiria.

d) Postuaren ustiapeneko langileen Gizarte Segurantzako alta.

e) Helbide fiskala Pasaian duela dioen ziurtagiria.

f) Errematearen prezioa eta behin-betiko fidantza Udal Gordailuzaintzan ordaindu izanaren ziurtagiria.

Aipatutako agiriak hamabost (15) eguneko epean aurkezten ez baditu, bere eskaintzari uko egiten diola ulertuko da eta berau baliogabetua geratuko da.

Gainera, ez du fidantza eskuratzeko eskubiderik izango eta esleipen berri bati ekingo zaio.

Arestiko agiriak bete ondoren, Udalak Osoko Bilkuran proposamen ekonomiko onuragarrienari behin-betiko esleitzea erabakiko du.

Bostgarrena: Emakida bakoitzaren adjudikatariak behin-betiko fidantza eratuko du lizitazio-prezioaren %20ko zenbatekoz.

Seigarrena: Emakidadunek indarreko Ordenantza Fiskaletan dagozkien postuetarako seinalatutako edo erabaki daitezen udal eskubideak eta tasak hilero ordainduko dituzte.

Udalak emakida iraungitzat deklaratu ahal izango du horiek ordaintzean.

Zazpigarrena: Emakida-epea amaitzean, postuak eta bertan egindako hobekuntzak Udalari itzuliko zaizkio.

Zortzigarrena: Emakida, jabetza eskubidearen salbuespenarekin eta hirugarren batzuen kalterik gabe ulertzen da.

Bederatzigarrena: Geroago gertatutako interes publikoko baldintzek hala justifikatzen badute, emakida, bere iraungipen-epea baino lehen eraginik gabe utzi ahal izango du Udalak, kalte-ordainerako eskubiderik gabe, beti ere, sei hilabeteko lehentasunez jakinarazten bada.

Hamargarrena: Zigorrak. Emakidadunek edo postuan zerbitzuak eman ditzaten zerbitzariek egindako hauspenak arestian aipatutako Merkatuei buruzko Erregelamenduaren arabera zigortuko dira.

Hamaikagarrena: Enkantearen esleipenetik erator daitezen eskubide eta betebehar guztiak Merkatuei buruzko Udal Erregelamenduan xedatutakoaren menpe aginduko dira, adjudikatariak hau ezagatu eta zehazki bete beharko dituelarik derigorrez.

Adjudikatariak betebeharrak betetzen ez baditu, espedientea ireki ondoren, emakida galdu ahal izango du.

Hamabigarrena: Postuan egin daitezkeen hobekuntzak, sarraila berria eta giltzak barne, adjudikatariaren gain joango dira.

Hamahirugarrena: Honako Baldintza plegu hau argitaratzen denetik hasi eta 20 laneguneko epean interesatuek Udaletxeko Erregistroan plika bat aurkeztuko dute enkantean parte hartu ahal izateko, honako eredu honi jarraituz:

(Data eta sinadura)

Hamalaugarrena: Honako Oinarri hauetan aurreikusi gabeko guztian, Udal Erregimenari buruzko Legea, Ondasun Erregelamendua, Zerbitzu Erregelamendua eta Korporazioaren beraren Erregalamenduan xedatutakoa bete beharko da.